XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herria
Galizia
Katalunia
Aragoa
Korsika
PORTUGAL
FLANDES.

Herri bakoitzak bere presentatzailea, abestiak, zuzenez zein grabazioz, muraleak, geografi, ekonomi, hizkuntz, arte, paisaia eta abarrezko datuekin edukiko lituzke, gure taldeek prestatutakoa.

Erakustegia ere presta genezake denon artean, Herri guztien izenak, mapak, ikurrinak, harmarriak, nahi ditugun beste berezitasun eta erakusgailuekin hornitua.

Talde bakoitzaren esku geratuko litzateke bere arloaren programaketa, aukeratu duen Herriaren agerkera, dena bere iniziatibapean.

Dena dela, ikus-entzuteko espektakulu baten posibilitatea aurreratzen dizuegu.

Grabazioak, diapositibak, argazkiak, mapak, ormirudiak, arte, bizimodu, lan eta ohituren antzezketak, tresnak, herri jantziak, folklorea, produktuak, etab., gai lirateke espektakulu hori osotzeko.

Argi tinko eta aldakorrak, txirrikak eta beste honelako teknikarekin, herri bakoitzaren agerpena bereiztuko genuke, presentatzaileek azalpenak ematen dituzten bitartean, prestatutako erakustekoak agertuz eta argituz.

Azalpen hauk herri horren hizkuntzaz eta euskaraz izanen ziren, bi presentatzaileren bidez bada.

ORMIRUDIAK ERAKUSTEKO ERAK

Ormirudiak elkarren ondoan eskeki ditzakegu eta bakoitzaren erakustaldia amaitu orduko, atzerantz toles, blok baten horriak pasatzen diren modura.

Baina goialdean eta ondo ikusten den lekutan jarri nahi badugu, behetik erraz eta arin aldatzeko eraren bat behar dugu.

Leku horretara, txirrika baten bidez jaso daitezke ormirudiak, hauk luzetara bi listoirekin gogortu eta gero.

Erakustokiaren hondoa, egokiro apaindurik, tartekotan ikusiko zen.

Hau guztiau bi fokuren bidez bereizi eta argitu egin dezakegu.

Ormirudiak listoietan lot eta biribil pixkat, urra ez daitezen.

Txirrikatik pasatu dugun kordelak goiko listoia atzitu behar du.

Pentsa ezazue atzitzeko erarik errazena, ormirudiak zenbat eta arinago alda ditzagun.

Txirrika bilatu edo egin ere egin dezakegu, noski.

Hari txirrita bat edo makil borobil bat, beren ardatza toleskaitza behar dugu berau, kordela, etab.

Herri arteko jaialdia
Euskal Herria
Herri arteko jaialdia
Euskal Herria.